ETAk berriro ekin dio hiltzeari. Herritarra nekatuta eta etsituta. Politikarien artean ez da giro aproposik. Ez da argi ikusten nola itzuli berriro aurreko prozesuak lortu zuen adostasun gutxieneko horretara. Alderdi politikoek ez dute bide argirik erakusten. Aurreko prozesuen eragile politikoek arinegi altxatu ziren negoziazio mahaitik eta herritarrok ez ginen gai izn negoziatzen jarraitzera behartzeko. Beharko litzateke herritarrak antolatzea jesartzera behartzeko eta negoziatzera behartzeko. Euskal Herrian ez dauka aukera politiko guztian bideragarriak. Mehatxuak, beldurra, Audientzia Nazionala eta errepresioa. Politikariak urrun daude herritarren nahiengandik. Demokrazia sozializazio txikia: Europako Giza Eskubideen Batzordea. Aurreko bake-prozesuan hurbilketa garrantzitsua eman zen, bai metodologian bai edukietan (Loiola) Nazioarteko begirale puntakoak gu laguntzeko eta bitartekari egiteko prest. Herritarrok bakea eta konponbidea nahi dugu. Euskal Herria bizitasun handiko herria da. Datuek erakusten dute gizartea nahiko ondo kohesionatuta dagoela. Jendea zain dago bidea noiz zabalduko, hori argituko balitz herritar askok gustura parte hartuko genuke proposatzen zaizkigun ekimenetan, konponbide politikoa eta bakea ekartzeko balio badute. Loiolan adostu zutena ezagutzen dugu herritarrok hein batean behintzat. (konponbide posiblea dela). ETAk borroka armatua uzteko prest azaldu zen.