Herritarren nire sentsazioa: behin eta berriz bidea jorratua dagoela esaten dutenean, bide erdian gaudela dirudi oraindik. Matematika arazoa balitz bezala iruditzen da kanpotik... mugarik edo helmugarik gabeko bidea, beti amaierara iristeko erdia falta zaigu. Justiziaren injustizia: arazo politiko honen aurrean itsua ezik beste edozein modutan agertzen zaizu. A ver si hay suerte! Eginez. Beldurra: ETAren atentatuaren bat edo beste gerta daitezkeela sortzen dena. Baina badago beste beldur bat inkontzienteko gizartean instalatzen ari dana, nire iritziz, Gobernuak "kalkulatutakoa" da; Euskal Herria, Ezker Abertzalea... inguru horretan mugitzen den edozeinekin harremanak badituzu hurrengoan kontuz, zu ere izan zaitezkeela! Honen azpian diktadura baten ikuspegia dago... Arazo politikoa dela inoiz baino argiago dago. Soluzioa bideak politikoa behar du izan. Denbora: Denborak jartzen du bakoitza bere tokian. Urte luzeetako arazoa ezin da konpondu hilabete bakar batzuetan. Prozesuak denbora behar du. Herriaren ahotsa: entzutea derrigorrezkoa da. Herriaren etorkizuna, are gehiago nortasuna eta nolakotasuna erabakitzeko herriak behar du izan protagonista. Aniztasuna: Euskal Herrian dagoen partidu politiko aukera zabala, denek izan beharko luke zeresan.