Presoak normaltasunera iristeko euskal presoen egoera aztertzea nahi dut Gasteizko Parlamentuan, presoak Euskal Herrira hurbiltzeko hartutako erabakia, eta kondena beteta duten presoak kaleratzea errebindikatu eta salatzen (eskatzen) jarraitu behar dugu. Gaur bertan hemen orain egiten ari garen hausnarketa alderdi politikoen iniziatiba izan beharrean, herritarrena izan behar du. Lan hau egiteko gai izan behar dugu; elkarri entzuteko dudan gogoagatik bakarrik bada ere, egin behar dugu. Biktimei buruz zer esan? Bi aldeetako sufrimendua da. Askotan pentsatzen dut lan pertsonala dela bakoitzak egin beharrekoa. Momentu egokietan, keinu batek balio handia du. Baina ez da nahikoa. Herri mailan eta instituzioek gerturatzeko keinu gehiago egin behar dituzte. Batasunak hauteskundeetara beste alderdi politikoen egoera berberean aurkeztu beharko luke; horretarako biolentzia nondik datorren aztertu behar dugu, Estatuko biolentziak ez dizkigu gure eskubide pertsonalak, kolektiboak eta ideologikoak errespetatzen. Umeak eta gazteak bakearen alde hezi behar ditugu, familia eta eskoletan, zentzu kritikoa, heziketa etiko eta morala eman behar diegu, elkarbizitzen ikasi behar dute