Candida albicans–en karakterizazio antigenikoa. Candida albicans animalia homeotermoetarako ohizko oportunista den onddo patogenoa da. Legamia honek odolez sakabanatzeko gaitasuna dauka arazo larriak sortuz inmunokonprometituak dauden pazienteengan. Azken urte hauetan C. albicans–ek parte hartzen duen gaixotasun hepatosplenikoen kasuen frekuentzia igotzen ari da minbizia duten pazienteengan (Bodey et al; 2002). Hormako proteinak eta manoproteinak Candida albicans–en antigeno nagusienak dira eta horrexegatik beren ikerketa beharrezkoa da parte hartzen duten prozesu guztiak ezagutzeko. Helburuak - C. albicans–en aurkako erantzun immunologikoa, proinflamatorioa eta tumoreen itsaspena bizkortzen duten antigenoak identifikatu eta karakterizatu. - Bizkortzeko mekanismoak ikertu. - Tumore–markatzaileak identifikatu. - Proteina errekonbinanteak eta antigenoen aurkako antigorputz monoklonalak sortu. Metodoak. - Kultibo mikrobiarraren teknikak. - Frakzio molekularren banaketa kromatografiaren bidez. - Bi dimentsioko elektroforesien bidezko proteinen banaketa eta analisia. - Espektrometriaz egindako sekuentziazioaren bidezko identifikazio eta karakterizazioa. - Serumen aurkako analisi immunologikoa Inmunoblotting edo EL ISA erabilita. - Zelulen mantentze eta kultibapena. - Biologia zelularraren tekniken bidezko zelula endoteliarren sorrera. - Fluxu–zitometria. - ELISA –z egindako zitozinen neurketa. - DNA errekonbinantearen teknikaren bidezko proteinen klonazioa. Erabilerak. - Candidak sortutako gaixotasun ezberdinen diagnostikoa. - Proteina errekonbinanteak itu terapeutikotzat erabiltzea. - Tumorea sortzeko prozesuaren tratamendua.