Adituaren jarrera maileguen normalizazioaren aurrean. TERMCAT Terminologia Zentroak Consell Supervisor izeneko organo iraunkor bat dauka beste hizkuntza batzuetatik, batez ere ingelesetik datozen neologismo terminologikoetatik katalanera babesteko, espezialitateko eremu guztiak hartzen baitituzte batere beldurrik gabe. Consell Supervisor-ek bilerak egin aurretik, TERMCATeko terminologoek, agiriak zehatz-mehatz aztertu ondoren, txosten bat egiten dute, maileguen ordezko aukerak proposatuz; eta gai bakoitzean aipagarrien diren espezialistei eskatzen zaie aholkua aurkeztutako aukerei buruz. Gehienetan ezkor izaten dira teknikari horiek kanpoan erabilitako hitzari sendespen osoa ematen ez dion edozein aukera onartzeko, eta arrazoi ugari botatzen dituzte horretarako: terminoa nazioartekoa dela, gardentasun semantikoa duela, adierabakarrekoa dela, erabilera zabala, etabar. Komunikazio honekin, adibide paraleloak erabiliz, hauxe frogatu nahi da: halako kasurik gehien-gehienetan, proposamen autoktonoa baztertzeko emandako arrazoiak ez direla ez hizkuntzarenak ez semantikoak, soziologikoak baizik, hala onartzen baita batzuetan inplizituki bada ere. Hori horrela izan arren, kasu askotan Consell Supervisor-ek espezialisten iritzia onartu behar izaten du, hizkuntzaren ikuspegitik termino berriok zurigarriagoak izan daitezen, aldaketa txiki batzuk sartuta.