Larritasunezko irizpide psikosomatikoak onkologian. Ikerketa honetan Pierre Martyren Sailkapen Psikosomatikoari dagozkion arrisku psikosomatikoko 77 item aztertu dira. Basurtoko (Bilbo) Ospitaleko Medikuntza Arlo batean ospitaleratuta dauden 92 gaixok parte hartu dute. Pierre Martyren Sailkapen Psikosomatikoa aplikatzeko beharrezkoa den historia patopsikobiografikoa egiteko asmoz, elkarrizketa egin zitzaien gaixo guztiei. 7 itemak aztertuta, estatistikoki desberdintasun aipagarriak aurkitu ziren gaixo onkologikoen eta bestelako patologiak dituzten gaixoen artean (p<0.05). Horrez gain, item horiek neoplasiak dituzten gaixoak eta bestelako gaixoak bereizten dituzte, horiei buruzko balorazio orokorra egiteko aukera ematen dute, eta prozesuaren igurkapenen gaineko argibideak ematen dizkigute.