1.
Funtzio
askotako
sistemak
,
ingurumenean
hainbat
aplikazio
dituztenak
:
material
mikorporotsuak
eta
SOFC
pilak
.
Bada
zientziaren
esparru
bat
,
bereziki
egokia
,
material
berrien
garapena
sustatzen
duten
diziplina
arteko
interakzioak
aztertzeko
:
Materialak
izeneko
esparrua
,
hain
zuzen
.
Azterketa
horien
funtsa
,
konposizioa
,
egitura
,
propietateak
eta
konposatuak
bukaerako
produktuan
izango
duten
aplikazioa
zehaztea
da
.
Izan
ere
,
gure
talde
honen
erronka
nagusia
ikertutako
materialok
etorkizunean
izan
litzateketen
aplikazioak
zehaztea
da
.
Gure
azterketek
era
askotakoak
dira
:
hasi
fosfato
,
fosfito
,
vanadato
,
selenito
eta
arseniatoetatik
eta
industriarako
bereziki
interesgarriak
izan
litezkeen
aplikazio
magnetikoak
,
eroaleak
,
katalitikoak
,
magnetoerresistiboak
edo
elektrokimikoak
izan
ditzaketen
oxido
mistoen
mikroegituren
,
morfologiaren
eta
ezaugarri
termomekanikoen
azterketaraino
.
Horrela
,
bada
,
talde
honen
aztergaiak
bi
multzotan
sailka
ditzakegu
:
1.
Solido
mikroporotsuak
,
hau
da
,
beren
konposizioan
eraikin
ezorganikoari
lotuta
(
hibridoak
)
edo
ez
lotuta
(
template
)
dauden
molekula
organikoak
dituztenak
,
barne-porositatea
edo
ehundura-porositatea
duten
materialen
balizko
aitzindariak
izan
daitezke
.
Fase
horiek
,
zeolitak
,
eta
oro
har
,
zeotipoak
bezala
erabil
daitezke
:
gasen
banaketa
industri-prozesuetan
,
molekulak
hautatzeko
edota
prozesu
katalitikoetan
.
Halaber
,
solido
mikroporotsu
horien
egituretan
protonatuak
dauden
diamina
organikoen
ordez
,
Li
+
edo
Na
+
bezalako
katioi
alkalino
txikiak
gehitzeak
eroaletasun
ionikoen
fenomenoa
errazten
du
.
Horrela
,
bada
,
materialok
,
aurrez
,
energia
eraginkor
,
berriztagarri
eta
garbiaren
eremura
bidera
daitezke
.
2.
Azken
urteotan
oxido
solidozko
erregai
zelulen
(
SO
FC
)
teknologiak
aurrerapen
handia
bizi
izan
du
energia
garbia
sortzeko
sistema
legez
.
Testuinguru
horretan
,
ikerketa
talde
honen
jarduerak
ardatz
bi
hauek
ditu
nagusi
:
batetik
,
beren
ezaugarri
elektrokimikoak
hobetze
aldera
,
material
berriak
sintetizatzea
;
bestetik
,
elektrodo
berriak
diseinatzeko
asmoz
,
erregai
zelulen
portaera
elektrokimikoa
eta
zelula
osatzen
duten
materialen
karakterizazioa
aztertzea
.
Epe
luzera
planteatu
diren
helburuak
eta
lan-ildoa
,
besteak
beste
,
honexetara
bideratu
dira
:
teknologia
honetan
baliatzen
diren
materialen
kostua
gutxitzera
,
tenperatura
baxuagoetan
lan
egitea
ahalbidetzen
duten
materialak
aztertzera
eta
,
azkenik
,
lortutakoen
iraunkortasuna
handitzera
,
hots
,
teknologia
honekin
batera
sortzen
diren
arazoak
murriztera
;
izan
ere
,
gerora
,
teknologia
hau
errazago
merkaturatu
ahal
izatea
ekarriko
du
horrek
.
Gure
ikerketa-taldeak
(
IMACR
IS
/
MAKRISI
)
hainbat
unibertsitate
(
UC
,
UAB
,
ULL
)
,
Teknologia
Zentro
(
Ikerlan
,
Cidetec
)
eta
Instituturekin
(
CS
IC
,
Madril
eta
Bartzelona
)
ditu
harremanak
;
hartara
,
ikerketa
zientifiko-teknologikoak
areagotzeko
bideaz
gain
,
ikerketa-gaitasun
handia
eta
teknologia
berriak
garatzeko
modua
ere
eskaintzen
du
.