RF
eta
mikrouhinak
.
Gure
ikerkuntza
taldearen
helburu
nagusia
,
komunikazioetarako
RF
eta
mikrouhin
anplifikadore
eta
transmisoreen
analisi
,
diseinu
,
fabrikazio
eta
testerako
teknologien
azterketa
eta
garapena
da
,
baita
ere
sistema
hauen
karakterizazioa
,
ereduztatzea
eta
simulazioa
seinale-konplexuen
presentzian
.
Telekomunikazio
sistema
baten
transmititutako
seinalearen
kalitatea
,
nagusiki
,
transmisio-kateetako
potentzia-anplifikadoreek
sortzen
duten
distortsioaren
araberakoa
da
.
Gainera
,
zirkuitu
hauek
sistema
osoaren
kontsumo
totalaren
parte
oso
garrantzitsu
baten
eragile
dira
.
Honegatik
,
ekipamendu
mugikor
edo
espazioratutako
ekipamenduetan
potentzia-anplifikadoreen
errendimenduaren
optimizazioa
ezinbestekoa
da
bateriaren
iraupena
luzatzeko
.
Eraginkortasun
handiko
eta
distortsio-baxuko
anplifikadoreen
beharrak
,
besteak
beste
,
anplifikadore
zein
transmisoreetarako
linealizazio
teknikak
sustatu
ditu
.
Gaur
egun
,
lan
hauei
dagozkien
aplikazioak
interes
estrategikokoak
dira
:
telefonia
mugikorra
,
WLAN
,
VSAT
sistemak
,
Wireless
Broadband
...
Bestalde
,
espero
ez
diren
seinaleen
edo
portaera
oszilakorren
agerpena
arazo
oso
kritikoa
da
maiztasun
altuko
potentzia-anplifikadoreen
diseinatzaileentzat
.
Ezinbestekoa
da
diseinu-fasean
portaera
hauen
agerpena
aurreikusi
ahal
izatea
(
ohiko
CAD
tresnen
bidez
)
eta
portaera
hauek
aztertzeko
aukera
izatea
anplifikadorearen
lan-eremu
osoan
.
Era
honetan
,
iragarpen
fidagarri
bati
esker
,
portaera
hauek
ezabatzeko
estrategiak
hasierako
diseinu
faseetatik
aplika
daitezke
,
anplifikadoreen
diseinu
eta
garapen
zikloak
nabarmenki
laburtuz
.
Zentzu
honetan
,
gure
ikerkuntza
taldeak
mikrouhin-zirkuituen
dinamika
ez-linealaren
arloan
etengabeko
lana
egin
du
azken
urte
hauetan
zehar
.
Lan
hauen
emaitza
izan
da
polo-zero
identifikazioan
oinarritutako
egonkortasun
analisirako
tekniken
garapena
.
Ikerkuntza
lerro
honetan
eman
diren
aurrerapausoetan
berebiziko
garrantzia
izan
du
gure
saileko
beste
jakintza
arloetako
ikertzaileekin
egindako
lankidetzak
(
zehazki
Josu
Jugo
eta
Ibone
Lizarraga
,
Sistemen
Ingeniaritza
eta
Automatika
arlokoak
)
.
Gainera
,
etorkizuneko
haririk
gabeko
komunikazio-sistemen
garapenean
,
potentzia-anplifikadoreek
birkonfigurazio
dinamikorako
aukera
izan
beharko
dute
aplikazio
ezberdinetara
egokitzeko
.
Honela
izanda
,
potentzia-anplifikadorearen
multi-banda
funtzionamendua
ahalbidetzeko
egokitzapen-sare
birkonfiguragarriak
behar
izango
dira
.
MEMS
-
ek
dituzten
egokitze
,
isolamendu
eta
integrazio
ezaugarriak
direla
eta
,
egokitzapen-sare
birkonfiguragarrien
inplementaziorako
RF-ko
MEMS
-
ak
erabiltzea
soluzio
berria
,
erakargarria
eta
potentzialki
oso
eraginkorra
da
.
Bukatzeko
,
komunikazio
sistemetan
zarataren
eragina
kontuan
hartu
beharreko
gai
garrantzitsua
da
.
Alor
honetan
,
gure
ikerkuntza
taldearen
helburu
nagusiak
bi
dira
.
Alde
batetik
,
anplifikadore
eta
nahasgailuen
zarata-figuraren
neurketen
zehaztasuna
hobetzea
,
eta
beste
alde
batetik
,
zirkuitu
eta
sistemetan
(
anplifikadore
,
osziladore
eta
nahasgailuetan
bereziki
)
seinalearen
presentzian
anplitude-zarata
eta
fase-zarata
neurtu
ahal
izateko
tekniken
garapena
.