Sargori
/
Pello
Lizarralde
/
Erein
,
1994
Gure
sentimenak
biziarazten
dituzten
pasadizoak
Mikel
Asurmendi
/
Irunero
,
2003-01
Durangoko
Azokaren
karietara
argia
ikusi
duten
liburuei
lekua
hartu
zien
Sargori
izeneko
liburu
honek
nire
mesanotxean
.
Paradoxikoki
,
abenduko
gau
sargoritsuetan
,
irakurriaren
sargoria
sentitzen
nuelarik
.
Egilea
,
Pello
Lizarralde
,
ez
da
ezezaguna
gurean
,
Larrepetit
bere
azken
eleberria
hizpide
izan
baikenuen
iazko
urria
sargoritsuan
.
Apika
,
dagoeneko
,
batek
baino
gehiagok
pentsatu
du
ea
zertara
datorren
aspaldiko
liburu
honen
iruzkina
orain
.
Noiz
eta
sasoi
honetan
,
hamaika
liburu
berri
komentatzeko
direnean
.
Euskal
literatur
plazara
atera
den
azken
liburu
sorta
hostokatzen
aritu
bitartean
Sargori
delako
honek
asebete
du
nire
irakur
nahia
ordea
.
Badugu
liburu
honen
egileak
eta
biok
gauza
bat
komunean
,
biok
ala
biok
Zumarraga
herriarekin
zerikusia
izatea
,
alegia
.
Horrek
eta
nire
ogibidearen
betebeharrak
autorea
Larrepetit-en
karietara
solastatzea
posible
egin
zidaten
.
Bere
azken
eleberria
ezagutu
nuen
eta
Sargori
liburua
ezagutzeko
parada
eskaini
ere
.
Eta
aitortu
beharra
daukat
,
euskal
literaturaren
harribitxi
hauek
orain
gutxi
arte
ezagutu
ez
izanak
amiñi
bat
lotsarazi
nau
.
Pello
Lizarralde
literaturaren
karietara
garatzen
ari
den
merkatu
eta
asmo
handietatik
urrun
ari
da
,
literatura
ulertzeko
duen
moldea
ez
dator
bat
euskal
literaturak
-
-
edota
edozein
merkatuko
literaturak
-
-
exijitzen
duen
moldeekin
.
Alegia
,
merkatua
eta
zurrunbiloa
hitz
kidekoak
dira
eta
Lizarraldek
ez
du
literatur
eginkizuna
kidetasun
horren
arabera
ulertzen
.
Eta
hori
horrela
ulertuagatik
-
edo
-
-
nire
ustea
besterik
ez
da
,
eta
usteak
betiere
erdi
ustelak
izaten
dira
-
-
idazle
honek
burutzen
duen
literaturak
isiltasunarekin
zerikusia
gehiago
dauka
harrabotsarekin
baino
.
Gure
bizitzaren
pasadizo
edo
bizipen
xumeena
literatur
bilakatzen
du
Lizarraldek
.
Pasadizoak
ez
dira
jende
berezienak
,
ez
ideia
bereziak
dituzten
jendearenak
.
Gutako
edozeinek
bizi
ditugun
gauzak
narratzen
ditu
autore
honek
.
Hots
,
gure
begiek
eta
gogoetek
komunzki
hautematen
dituzten
gertakariak
besterik
ez
ditu
narratzen
.
Besterik
?
Izanik
ere
,
autore
honek
narratzen
dituen
gertakari
hauen
bidez
gure
sentimenak
biziaraztea
erdiesten
du
.
Gutxi
ote
?
Oso
autore
gutxik
erdiesten
duen
moldean
erdietsi
ere
.