Odol
mamituak
/
Alaine
Agirre
/
Elkar
,
2014
Infernuratzea
Javier
Rojo
/
El
Correo
,
2014-12-27
Alaine
Agirrek
haur
eta
gazte
literaturaren
arloko
zenbait
liburu
argitaratu
ondoren
helduentzako
literaturaren
munduan
murgiltzea
erabaki
du
,
eta
ahalegin
horren
ondorioa
"
Odol
mamituak
"
nobela
dugu
.
Idazlan
honetan
infernuratze
baten
kontaketarekin
egiten
dugu
topo
,
bertan
azaltzen
baitzaigu
zein
izan
den
protagonistaren
ibilbidea
prozesu
psikotiko
batetik
pasatzen
delarik
.
Protagonista
emakume
bat
da
eta
ez
dugu
bere
izena
ezagutzen
.
Izan
ere
,
nobela
honetan
pertsonaia
guztiek
letra
bakarra
dute
izentzat
.
Pertsonaiek
erakusten
duten
anonimotasun
horrek
guztiz
esanguratsua
dirudi
,
izenik
gabe
agertzerakoan
pertsonaiek
beren
identitateak
galtzen
baitituzte
.
Buru-gaixotasunak
indartzen
duen
bestelakotze
prozesu
baten
erdian
topatzen
dira
pertsonaiak
eta
ez
dira
'
beraiek
'
,
baizik
-
eta
gaixotasunak
beraiengandik
sortu
dituen
'
beste
batzuk
'
.
Nobela
bost
ataletan
zatikatuta
dago
eta
antolamendu
hau
prozesu
psikotikoaren
isla
da
.
Bertan
ikusiko
dugu
nola
protagonista
ulertzen
ez
duen
putzu
batean
katigatuta
dagoen
,
nola
geratzen
den
mila
zatitan
hautsita
.
Eta
haustura
hau
gertatu
ondoren
,
nola
saiatzen
den
psikiatra
baten
laguntzarekin
bere
burua
berreraikitzen
,
jakinda
agian
ez
duela
guztiz
lortuko
.
Alaine
Agirreren
helduentzako
lehen
liburua
da
hau
,
eta
idazleak
ahalegina
egin
du
lehen
emaitza
ohiko
narrazio
lau
eta
sinpleetatik
aldendu
dadin
.
Adibidez
,
ahots
narratibo
desberdinak
nahastu
ditu
kontaketan
,
nahasketa
honek
barne
logika
bati
jarraitzen
diolarik
.
Idazketa
dela
-
eta
,
garrantzia
handia
eman
dio
sinonimoen
erabiltzeari
.
Sentimendu
edo
sentsazio
berbera
hiru
edo
lau
hitzekin
azaltzerakoan
,
sentimendu
hori
azpimarratuta
geratzen
da
,
sentsazioa
indartuta
.
Kontuan
hartuta
idazlea
oso
gaztea
dela
(
90koa
da
)
,
hasiera
honek
literatur
ibilbide
interesgarri
baten
abiapuntua
dirudi
.