Alter
ero
/
Bertol
Arrieta
/
Susa
,
2012
Errealitatea
bihurritzen
Alex
Gurrutxaga
/
Berria
,
2012-11-11
Aho
gustu
gazi-gozoa
utzi
dit
Bertol
Arrietaren
bigarren
ipuin
liburuak
.
Gozoa
,
istorio
interesgarriak
biltzen
dituelako
.
Gazia
,
kontaerek
ez
nautelako
guztiz
ase
.
Zortzi
ipuin
daude
Arrietaren
liburuan
,
giza
harremanak
jorratzen
dituzten
sei
eta
literatura
ardatz
duten
bi
.
Eguneroko
bizimoduari
begira
sortutako
ipuinak
dira
,
baina
ez
horregatik
ohiko
gauzak
kontatzen
dituztenak
.
Izan
ere
,
arrunta
denari
buelta
bat
ematen
ahalegintzen
da
Bertol
Arrieta
,
gure
ohiko
ego
zuzenari
alter
ero
bat
bilatzen
.
Sortu
dituen
pertsonaia
nagusiak
antiheroiak
dira
;
jende
arrunta
da
berez
,
eta
bat-batean
gertaeraren
batek
euren
mundua
iraultzen
du
.
Idazleak
berak
esan
bezala
,
"
gertaera
xumeak
"
dira
,
baina
hala
ere
,
arazoak
euren
onetik
ateratzen
ditu
pertsonaiak
.
Horiek
galduta
aurkitzen
diren
une
horretan
hasten
dira
kontuak
ezohiko
izaten
.
Arrietak
modu
finean
erabiltzen
duen
absurdoa
nagusitzen
da
maiz
,
modu
indartsuenean
ipuin
metaliterarioetan
;
nahiko
modu
lortuan
Un
tal
Ekain
ipuinean
,
non
narratzaile
batek
Cortazarren
semea
dela
sinetsarazi
nahi
digun
,
eta
ez
hain
ongi
Ipuin
perfektua-n
,
idazle
batek
horixe
bera
idazteko
ahalegina
egiten
duenean
.
Alde
horretatik
,
umorerik
ere
ez
da
falta
,
eta
hori
ere
modu
finean
lantzen
du
Bertol
Arrietak
.
Txispa
dezenteko
momentutxoak
daude
,
esaterako
,
Bye
ipuinean
.
Bestalde
,
pertsonaien
karakterizazioa
sendoa
dela
esango
nuke
,
alegia
,
ongi
jabetzen
garela
pertsonaia
nagusiak
nolakoak
diren
.
Gustatu
zait
,
gainera
,
nola
jabetzen
garen
.
Arrieta
ez
da
pertsonaien
barne
mundua
kontatzen
hasten
;
askotan
,
pertsonaia
nagusiak
eurak
dira
narratzaileak
,
eta
euren
hitz
egiteko
eta
jokatzeko
moduaren
bidez
ezagutzen
ditugu
(
kontatu
baino
gehiago
,
erakutsi
egiten
zaigu
nolakoak
diren
)
.
Aipatu
beharrekoa
da
in
medias
res
ordena
,
hainbat
ipuinetan
oinarrizko
egituran
baitago
.
Pertsonaia
aurkezten
zaigu
lehenbizi
;
gero
,
une
batean
,
pertsonaia
nagusia
pentsaketan
hasten
da
(
ile
apaindegian
eserita
,
igerian
,
eta
abar
)
,
eta
horrela
,
bi
garaiek
bateratsu
egiten
dute
aurrera
.
Hori
egiten
du
egileak
,
esaterako
,
Ordezko
atezainaren
balada-n
,
nire
ustez
liburuko
ipuin
onenetakoan
.
Bertan
,
orrialde
gutxian
hiru
lagun
errusiarren
bizimodua
modu
eraginkorrean
kontatzen
da
.
Gazi
puntua
kontamolde
zenbaitek
utzi
dit
.
Batzuetan
,
ipuinen
mezu
nagusia
lausoa
iruditu
zait
,
eta
horrek
erabilitako
teknikaren
eta
gaiaren
artean
disonantzia
dagoela
pentsatzera
narama
(
esaterako
,
Ez
da
zinemazaleentzako
herrialdea
ipuin
ez
oso
sinesgarrian
mezu
nagusi
sendorik
ez
dut
harrapatu
)
.
Antzeko
zerbait
gertatzen
dela
esango
nuke
Laurak
eta
hodei
ipuinean
ere
;
teknikak
mezuaren
alde
ala
kontra
egiten
duen
zalantzak
ditut
.
Izan
ere
,
teknika
berezi
zenbait
lantzen
ere
ahalegindu
da
Arrieta
(
aipatutakoaren
amaieran
,
kasurako
)
eta
emaitzek
ez
naute
erabat
konbentzitu
.
Baliatu
duen
errekurtso
bat
pertsona
narratiboen
aldaketa
da
(
Ordezko
atezainaren
balada-n
,
adibidez
)
,
baina
uste
dut
ez
dagoela
argi
zertarako
,
eta
horrek
ipuinaren
aurka
egiten
duelakoan
nago
.
Era
berean
,
azken
ipuin
zinez
onaren
amaiera
irekiak
ez
duela
funtzionatzen
esango
nuke
(
bigarren
mailako
pertsonaia
,
emaztea
,
ez
baitu
irakurleak
nahikoa
ezagutzen
aurreikuspenik
egiteko
)
.
Topiko
zenbait
eta
esapide
ez
oso
egoki
batzuk
ere
badaude
(
adibidez
,
"
poz
apur
bat
ekarri
dio
,
keinu
arraro
batean
bilakatu
dena
"
bezalako
egiturak
,
"
napolitarrik
grinatsuena
bezain
odol
berokoa
"
edota
"
airean
hartzen
zituen
"
)
.
Esan
bezala
,
sentsazio
nahasia
utzi
dit
liburuak
;
bai
baina
ez
,
ez
baina
bai
.
Azpimarratuko
nituzke
giza
harremanekin
egoki
erabilitako
umoreaz
eta
absurdoaz
gain
,
pertsonaia
nagusi
ongi
definituak
eta
errealitatea
bihurritzeko
modua
.