Xabaltx
/
Xabaltx
/
Maiatz
,
2009
OSO
POSITIBOA
Lautadetako
haizea
Igor
Estankona
/
Argia
,
2010-01-31
Sarako
idazleen
biltzarrera
Maiatzekoek
uzta
beti
interesgarria
ekartzen
dute
.
2009ko
apirilean
Xabaltx
zuraidarraren
letraz
osatutako
liburua
agertu
zen
aipatutako
elkartearen
eskutik
.
Poema
liburu
baten
antzera
irakurri
dugu
,
tributu
baten
moduan
ulertu
,
eta
musika
bera
bezala
gozatu
.
Daukan
barne-erritmoagatik
izango
da
agian
.
Nafarroa
garaian
bizi
den
kantariaren
Xabaltx
&
H2O
(
1994
,
autoekoiztua
)
,
Zalantzak
(
1998
,
IZ
)
,
Gauerdi
pasa
eta
(
2001
,
Agorila
)
,
SMS
galduak
(
2005
,
Gaztelupeko
Hotsak
)
eta
Cymeus
(
2009
,
Agorila
)
diskoetako
letren
hustuketa
honetan
murgiltzea
abentura
polita
da
,
nahiz
eta
piezetako
asko
,
normala
denez
,
pobreak
izan
irakurtzeko
eta
egokiagoak
kantatzeko
.
Zu
gabe
,
Eresia
,
Izarren
bizia
,
Satelita
,
Zaldi
ibiltari
eta
halakoek
ez
dute
funtzionatzen
liburuan
,
baina
beste
batzuk
itzelak
dira
-
-
Chico
Mendez
,
Arin
arin
,
Mozarten
Lacrimosa
-
-
.
Are
gehiago
:
itxuraz
xaloak
diren
letra
jakin
batzuetan
geratu
zait
iltzatuta
gogoa
.
Belar
hoberena
da
adibide
on
bat
:
zuzen
eta
garratz
hitz
egiten
du
Xabaltxek
autoritarismoaren
kontra
.
Hitzetako
asko
maila
poetiko
altuegikoak
ez
direla
jakin
arren
,
barrunta
daiteke
abestia
euren
baitan
,
musika
euren
eitean
.
Neil
Youngekin
gertatzen
den
bezala
-
-
ez
da
,
inondik
ere
,
konparagarri
-
-
,
letrak
goratu
egiten
du
kantua
.
Hori
meritu
handikoa
da
,
musikaltasuna
eta
esanahia
uztartu
behar
baitira
.
Arestian
aipatutako
horregatik
guztiagatik
atsegin
ditut
,
txarragoak
edo
hobeak
,
inoren
letrekin
ez
dabiltzan
kantariak
.
Cohen
,
Jim
Morrison
,
Dylan
,
Víctor
Jara
,
Silvio
edo
Moustaki
dira
batzuk
-
-
askorentzat
poesia
irakasle
-
-
,
baina
hurragokoak
eta
bikainak
dira
,
baita
,
Juan
Carlos
Perez
,
Niko
Etxart
eta
Anje
Duhalde
.
Xabaltx
azken
hauen
arrazakoa
da
,
eta
Lou
Reeden
senidea
:
idazle
moduan
ez
hain
poeta
,
poeta
moduan
ez
hain
idazle
...
musikari
,
finean
.
Xabaltxek
ekologiari
,
gizarte
arazoei
,
alaitasunari
eta
amodioari
kantatzen
dienean
,
beti
kantatzen
die
musikariaren
askatasun-senarekin
.
Azken
mohikanoaren
antzera
,
arean
bakartia
du
tonua
,
arean
iluna
,
baina
era
berean
kultua
eta
erreferentziaz
betea
da
bere
idazkera
.
Zabaltza
baserriko
semeak
asko
ikusi
du
bizitzan
,
eta
liburu
honetan
ageri
da
garbi
zelan
fenixa
behin
eta
berriro
itzultzen
den
errautsetatik
.
Liburu
sano
gomendagarria
da
,
zuzena
delako
.
Lore
ximelduen
enpalagua
larregizkoa
denean
irakurtzeko
modukoa
.