Alter
ero
/
Bertol
Arrieta
/
Susa
,
2012
OSO
POSITIBOA
Ispiluan
den
"
beste
ni"-a
Saioa
Ruiz
Gonzalez
/
Argia
,
2013-01-27
Izugarri
gustura
irakurri
dut
Bertol
Arrietaren
Alter
ero
narrazio
liburua
.
Arin
irakurtzen
diren
zortzi
ipuin
laburretan
pertsonaia
maskulino
bana
topatzen
dugu
betiko
errealitatean
txertatuak
.
Hala
eta
guztiz
ere
,
bada
errutina
horretan
pertsonaiek
erakusten
duten
egiteko
modu
berezi
bat
,
errealitate
arruntenetan
aurkitzen
dena
baina
besteengan
ikusten
ez
dugun
arte
,
harrapatzeko
zail
xamar
suerta
datekeena
.
Ispiluaren
metodoa
inkontzienteaz
kontziente
izateko
metodo
ezin
hobea
iruditzen
zait
.
Hari
narratibo
landugabeegiak
eta
idazkera
sinpleegia
izan
arren
,
ene
ustez
,
guztiongan
bizi
den
Alter
ero
inkontziente
hura
biziki
ondo
islatzen
jakitetik
abiatzen
da
Arrietaren
gaitasuna
.
Horrek
pentsatzera
eraman
nau
Arrieta
bera
ez
ote
den
sekula
psikoanalisian
aritu
.
Ez
erotasunagatik
,
terapia
psikoanalitikoaren
defendatzaile
sutsua
nauzue
,
baizik
eta
errealitatea
perzibitzeko
modu
eta
perspektiba
berezi
batetik
idazten
jakin
izan
duelako
.
Narrazio
gehienetan
ageri
diren
pertsonaiak
neurotiko
obsesibotzat
har
daitezke
:
Ipuin
perfektua
idatzi
nahi
duen
narrazio
horretako
pertsonaia
,
Un
tal
Ekain
izena
duen
ipuin
bereko
pertsonaia
,
bere
burua
Cortazarren
oinordekotzat
daukana
,
edota
Laurak
eta
hodei
ipuineko
pertsonaia
,
erlojuetan
orratz
handiak
etengabe
irentsi
baitu
txikia
!
Arrietak
,
baina
,
ez
ditu
horrela
tratatzen
.
Egiten
dutena
deskribatzera
mugatzen
da
oso
arruntak
diren
egoeratan
txertatuz
,
halakoxea
baita
egunerokotasuna
,
eta
bizitza
,
azken
finean
.
Baina
hain
da
arrunta
,
askotan
begirada
lanbrotu
egiten
zaigula
,
eta
gure
beldurrez
,
obsesio
eta
frustrazioez
ohitura
egiten
dugu
,
stand-by
egoeran
(
ipuin
baten
izenburuaren
antzera
)
geratzeraino
.
Denbora
betibera
,
bizitzaz
aldatu
nahia
eta
ezin
(
ausartu
ez
?
)
,
iraganeko
frustrazioen
arantzak
erauzi
nahia
(
zenbat
dira
ikasketa
unibertsitarioak
,
gurasoen
influentziak
bultzaturik
egin
dituztenak
?
)
,
egonkortasunari
Bye
esateari
panikoa
,
zenbait
profesiotan
dauden
obsesio
perfekzionisten
azaleratzea
(
idazlearen
inspirazioa
versus
teknika
)
;
nor
ez
da
luzez
ezerezari
begira
geratu
,
inspirazioa
noiz
iritsiko
den
zain
?
Edo
,
idazteari
ekin
aurretik
milaka
liburu
irentsi
behar
dugulako
obsesioa
nork
ez
du
inoiz
ukan
?
Ipuin
perfektuko
pertsonaiak
panikoa
dio
idazlearen
profesioari
.
Bertol
Arrietak
narrazio
liburu
interesagarria
eskaintzen
jakin
izan
digu
.
Gure
izaeraz
(
izanaz
?
)
hausnartzeko
manual
gisa
eta
,
espresioa
onartzen
badidazue
,
etxetik
ibiltzeko
dosi
psikoanalitiko
ttipi
moduan
hauteman
dut
nik
.
Guztiz
gomendagarria
.