Bronkiektasia
eta
BGBK
duten
pazienteetan
Pseudomonas
aeruginosaren
kolonizazio-infekzioa
.
Bronkiektasiak
(
fibrosi
kistikoa
)
edo
Biriketako
Gaixotasun
Butxatzaile
Kronikoak
(
BGBK
)
-
Pseudomonas
aeruginosa
bidezko
kolonizazio
edo
Infekzioarekin
-
dituzten
pazienteen
ezaugarri
epidemiologiko
,
kliniko
,
mikrobiologiko
eta
ebolutibo
jakin
batzuk
ezagutzea
.
Arnas
hartzeko
arazoak
dituzten
39
paziente
kroniko
aztertu
dira
;
1998an
iritsi
ziren
gure
zentrora
eta
P.
aeruginosa
isolatu
zen
haien
kerruan
.
Besteak
beste
,
parametro
klinikoak
,
epidemiologikoak
eta
mikrobiologikoak
analizatu
ziren
.
Era
berean
,
sentikortasun
antimikrobianoa
eta
tipo
genetikoak
ere
zehaztu
ziren
.
23
pazienteren
segimendu
kliniko
eta
mikrobiologikoa
egin
zen
urtebetez
(
azterketa
genetikoa
barne
)
.
24
pazientek
bronkiektasiak
zituzten
(
1998an
ingresatuko
%12k
)
;
15
pazientek
,
BGBK
.
Paziente
guztiek
butxadura-maila
handiak
zituzten
arnasbideetan
(
FEV1
<
%45
)
.
22
pazientek
(
%56
)
arnas
gutxiegitasun
kroniko
zuten
.
Aztertutako
42
anduietatik
(
3
pazientek
2na
andui
zituzten
)
,
14
mukizkoak
ziren
eta
28
ez-mukizkoak
.
Antibiogramak
erresistentzi
maila
apala
erakusten
du
Amikazina
(
%0
)
,
Tikarzilina
(
%5
)
,
Imipenem
(
%13,3
)
eta
Gantamizinarekiko
(
%14,2
)
.
Eboluzioan
zehar
,
pazienteen
%74ek
antimikrobiano
bat
edo
gehiagorekiko
erresistentziak
garatu
dituzte
.
Eboluzio
klinikoari
dagokionez
,
heriotza-tasa
%38koa
izan
da
urtebetean
.
Kasuen
%20an
bakarrik
lortu
da
P.
aeruginosa
behin
betiko
ezabatzea
;
%66ean
mikroorganismoak
iraun
egin
du
eta
%13,3an
berragertu
egin
da
itxuraz
ezabatua
izan
ondoren
.
Azterketa
genetikoak
erakusten
duenez
,
pazienteen
%82k
klon
bakar
bat
dute
;
klon
hori
da
,
oro
har
,
irauteko
joera
duena
,
aldagai
subzionalekin
kasuren
batean
edo
beste
.
Genetikoki
aztertutako
41
pazienteetatik
,
29k
(
%70
)
klon
propioa
dute
(
esklusiboa
)
eta
12k
(
%29
)
paziente
batekin
edo
birekin
gehienez
elkarbanatzen
dute
berea
.
Kerruan
identifikatutako
P.
aeruginosa
eta
ondesteko
frotisekoa
berberak
dira
mikroorganismo
hori
bi
laginetan
identifikatu
zen
kasuen
(
10
kasu
)
%90ean
.
P.
aeruginosa
bidezko
kolonizazio-infekzioak
bronkio-gaixotasun
kronikoak
dituzten
pazienteei
eragiten
die
eta
haien
eboluzioa
korapilatzen
du
;
horrek
heriotza-tasa
handitu
eta
ospitaleko
ingresu
berrien
kopurua
areagotzen
du
.
Pseudomonak
tratamendu
antibiotikoa
izan
duten
pazienteetan
irauteko
gaitasuna
du
.
Azterketa
genetikoen
arabera
,
Pseudomona
bera
da
irauteko
joera
duena
;
beraz
,
sentikortasun
antimikrobianoaren
etengabeko
aldaketa
ebolutiboak
ez
daude
,
oro
har
,
geruza
berrien
mende
.
Paziente
gehienek
ez
dituzte
klon
berdinak
elkarbanatzen
;
ondorioz
,
ez
dirudi
infekzio-iturri
komun
bat
dagoenik
,
salbuespenak
salbuespen
.