Bertsolarixa IXA Taldea

BertsolariXa ERABILTZEKO GIDA : 

MENU NAGUSIRA ITZULI
 
   Atal honetan, BertsolariXa erabiltzeko aholku eta jarraibideak topatuko dituzu.

    BertsolariXa erabiltzeko, klikatu orri nagusiko "ERABILI" hitzaren gainean. Gero, testu kutxan sartu karaktere sekuentzia bat, gutxienez bi hizkietakoa, eta klikatu "Bilatu" botoia. Emaitzak segituan izango dituzu pantailan, izan pazientzia.

    Sartu duzun karaktere sekuentzia horrekin bukatzen diren hitzak topatuko dizkizu BertsolariXak. Hitz horiek guztiak 3 multzo desberdinetan sailkatuta erakutsiko dizkizu. Lehenengo multzoan, hitz trinkoak edo deklinatu gabeak izango dituzu. Bigarrenean, trinkoak ez direnak, baina era berean, multzokatu ezin daitezkeenak. Eta hirugarrenean, aldiz, multzokatu daitezkeenak aurkituko dituzu.
 

   Gainera, gai bat ere aukera dezakezu eskaintzen zaizkizunen artean. Modu horretan, gai horretakoak diren hitzak soilik aurkituko dizkizu; beti ere, sartu duzun bukaerarekin bat datozenak, noski. Gai bakoitzari dagozkion alorrak ikusteko, klikatu orri nagusiko "Gai multzoak" hitzen gainean.

    Era berean, lege fonetikoak aplika diezazkiokezu zure bilaketari. Honela, bodega-petaka eta antzerako legeak erabiliz, errima egiten duten hitz gehiago topatuko dituzu. Honen berri zehatzagoa izateko, ikusi, mesedez, "Erregela fonetikoak ikusi" atala (atzigarri dago orri nagusitik).
 
 

    Baina probatzea da errazena. Lehenengo probak egiteko, hauekin saia zaitezke:

    1) "are" bukaera sartuta, erregela fonetikorik gabe eta gairik aukeratu gabe.

    2) "are" bukaera sartu, erregela fonetikoekin, baina gairik aukeratu gabe.

    3) "are" bukaera sartu, erregela fonetikoekin eta "Biologia" gaia aukeratuz.

    4) "na" bukaera sartu, hiru multzoetako emaitzak lortzeko.

    Eta arazorik baduzu, idatzi orri nagusian duzun helbidera: jiparkob@si.ehu.es

    Eskerrik asko BertsolariXa erabiltzeagatik!
 

    IXA TALDEA

    GOGORATU: Ixa taldeko logotipoan sakatuz gero, Ixa taldeko orri nagusira joan ahal izango duzu.
 
 

MENU NAGUSIRA ITZULI