BertsolariXa IXA Taldea

ERREGELA FONETIKOAK :

MENU NAGUSIRA ITZULI                   


    Bertsolaritzan, jakina denez, lizentzia batzuk hartzea zilegi da errimak egiterako garaian. Nork esango luke "bare", "gabe" eta "abade" hitzak ez direla errima berdinekoak, adibidez? Errimak aurkitzerakoan, prozesu bera imitatu nahi izan dugu BertsolariXarekin. Honela, Amurizaren liburuan oinarrituz (Hiztegi Errimatua, Hitzaren Kirol Nazionala (2. argitaralpena). Bizkaiko Bertsozale Elkartea), zenbait erregela fonetiko baliatu ditugu prozesu hau imitatzeko.

   Beraz, erabiltzaileak hala nahi izanez gero, aukera izango du (bilaketa pantailan LEGE FONETIKOAK erabili nahi dituela adieraziz) erregela hauek aplikatzeko bere bilaketari. Kasu horretan aplikatuko diren erregelak jarraian dituzu. Kontuan izan, erregela hauek betetzeko, testuingurua begiratzen dela. Honela, bilaketa "are" bukaerarekin abiarazten baduzu, honelako hitzak sortuko ditu: "are"z bukatutakoak (ondare, sare...), "abe"z bukatutakoak (labe, nabe, ...), "ade"z bukatutakoak (abade, ...) eta "age"z bukatutakoak (enbrage, ...). Baina, aldiz, "re" bukaerarekin abiarazten baduzu, "re"z bukatutakoak soilik aurkituko ditu, ez baitu erregela fonetikorik betetzen bukaera honek.

    Argiago ikusteko, begiratu jarraian dituzun erregelak:


BODEGARA

 1) bokala + ( b d g r ) + bokala + BUK

   Adib.: labe, atsekabe, jabe, landare, bakardade, udare, abade, ...

 2) bokala + "l" + ( b d g ) + bokala + BUK

   Adib.: salda, salba, minifalda, sorbalda, galga, ...

 3) bokala + "n" + ( b d g ) + bokala + BUK

   Adib.: sanba, txaranga, parranda, oilanda, ganba, tanga, ...

 4) bokala + "r" + ( b d g ) + bokala + BUK
 
   Adib.: borda, orga, txirikorda, eskorga, absorba, ...
 

PETAKA

 1) bokala + ( p t k ) + bokala + BUK

   Adib.: soka, sopa, konpota, ...

 2) bokala + ( p t k ) + bokala + "n" + BUK

   Adib.: lotan, popan, sokan, lerrotan, askotan, ...

 3) bokala + "l" + ( p t k ) + bokala + BUK

   Adib.:  alta, talka, falta, Tegucigalpa, aho-zabalka, ...
 
 4) bokala + "r" + ( p t k ) + bokala + BUK

   Adib.: arpa, arka, bakarka, bokarta, ...

 5) bokala + "n" + ( p t k ) + bokala + BUK

   Adib.: galanta, croissanta, hanka, kanta, tranpa, arranpa, ...

 6) bokala + ( t k ) + BUK

   Adib.: bat, lainoak, ezak, gazi-gezak, ...
             konplot, tarot, emaiok, ziok, porrot, dizkiok, ...
 

S - Z eta PETAKA

 1) "t" + ( z s ) + "a" + ( k t ) + BUK

   Adib.: beretzat, hortzak, hitzak, norentzat, bukatutzat, ...

 2) bokala + ( s z x ) + ( p t k ) + bokala + BUK

   Adib.: ospa, koska, ozta-ozta, bosta, txintxosta, bozka, ...
 

S - Z

 1) bokala + ( s z ) + bokala + "n" + BUK

   Adib.: zeresan, dezan, zezan, kontraesan, genezan, gaizkiesan, ...
 

S - Z - X

 1) bokala + ( s z x ) + bokala + BUK

   Adib.: goxo, erlijioso, ortodoxo, inozo, eroso, zozo, ponpoxo, ...

 2) bokala + "t" + ( s z x ) + bokala + BUK

   Adib.: orratza, zehatza, hatsa, aberatsa, gatza, latxa, tipulatxa, ...

 3) bokala + "n" + "t" + ( s z x) + "a" + BUK

   Adib.: antza, arrantza, gantza, deskantsa, errebantxa, txantxa, ...
 

M - N

 1) bokala + ( m n ) + bokala + BUK

   Adib.: ona, gizona, sakona, axioma, kromosoma, broma, ...

 2) bokala + "r" + ( m n ) + bokala + BUK

   Adib.: galerna, galanperna, esperma, taberna, isoterma, ...
 


MENU NAGUSIRA ITZULI